Julio Cortazar, Bruselasen jaio zen 1914ko Abuztuaren 26an, guraso Argentinarrak zituelarik. Bigarren Munduko Gerrarengandik ihesiz, Argentinara joan zen bizitzera 4 urte zituenean. Oso gogorra izan zen bere haurtzaroa, bere aitak abandonatu zituelako hura eta bere familia, honek 6 urte zituenean. Txikitatik literatura idazteko gaitasuna zuela erakutsi zuen. Ikastola bukatu ondoren, batxillergoa egin zuen, 18 urterekin irakasle arrunt bat izateko asmotan. 3 urte geroago, majisteritzara bueltatu zen letren arloa ikasteko. Ondoren, Filosofia eta letrazko Unibertsitateko lehen kurtsoa egin zuen baina arazo ekonomikoen ondorioz, ez zuen inoiz Unibertsitatea bukatu ezta titulurik jaso ere ez. 1951an Argentinatik alde egin zuen eta lortutako beka bati esker, parisera joan zen bizitzera. Bere lehenengo lanak han, Poe-ren eta Yourcenar-en itzulketak egitea izan ziren, soilik bizi-irauteko egin zituenak. Ondoren, “Unesco”-ren itzultzaile independiente bat bezala lanean hasi zen, Parisen, behin eta berriz bidaiatzen bai Paris barrutikan, bai Europa guztian zehar ere. Baina Amerikan zeukan guztia faltan botatzen hasten da, batez ere, Argentinan horregatik, oroitzapenen eta guztia ahaztu nahiaren arteko guda konstante batean bizitzen hasten da.
1983. urtearen bukaeran bere jatorrizko lurraldera bueltatzen da, azkenengo aldiz. Julio Cortazar, 1984aren otsailak 12an hil egin zen, parisen, Leucemia gaixotasunaren ondorioz.
MAPAK:


Bruselaseko mapa fisiko eta politikoak dira, Julio Bruselasen jaio bait zen ( Belgikako hiriburuan ) nahiz eta lau urterekin atzerrrira joan bizitzera.
MAPA POLITIKOA:
Julio jaio zenean, Lehen Mundu Guda gertatzen ari zen eta horrek bere jaioterria atzean uztera bultzatu egin zien bere gurasoei.
Alemaniak Frantzia eta Errusiari gerra deklaratu zien (1914 - VIII). Belgika inbaditu zutenean, Ingalaterrak abuztuaren 4an, eta gero Japoniak gerran parte hartzeko erabakia hartu zuten. Handik gutxira Turkia inperio zentralekin aliatu zen. Alemaniarrek Belgika eta Frantziako iparrerantz egin zuten, baina Narnen gelditu egin zituzten (1914 - IX).
GARAIA:
Julio Cortazar jaio zenean, historikoki, gertakizunbatzuk gertatu ziren. Guztien artean hauek daude:
-Panamako kanala ireki zuten, Ozeano Atlantikoa eta Pazifikoa elkartzen dituena, modu honetan, munduaren inguruko bidaia 12.900 km-tan motzagoa egin zuten.
-Lehen Munduko Gudaren ostean, Europako mapak eta beren koloniak aldatu egin ziren.
-1914ko ekainak 28an, Francisco Fernando, Austriako oinordetzako erregea, hile gin zuten.
KORRONTE LITERARIOA:
Julio Cortázar bere unibertso berezia hasi zuen realismo ozen eta existenzialismorik topikoenaren artean. Hala ere, denbora pasa zenean, fantasia eta magiari buruz idazten has izen, parte hartzen, ia sortzen, realismo fantastiko deritzon korronte literarioa. Bere orientazio intelektualak, irrazionalismoarekin identifikatzera bultzatu zuen, XIX. Mendeko baikortasunaren aurka zegoena.
EZAUGARRIAK:
Hirurogeiko hamarkadan, Ateneo editorialak, arrakasta handia izan zuten hainbat obra argitaratu zituen. Oso kalitate onekoak ziren obra horiek eta guztiak idazle latinoamerikarrenak ziren, horien artean: Mario Vargas Llosa, Gabriel Garcia Marquez eta Julio Cortazar.
Nahi zeta obra hauek arrakastatsuak izan irakurleen interesari esker, argitaratutako obrak fenomeno komertzial batzuk bezala promozionatu ziren, latinoamerikako literatur fenomeno bat bezala. Eta hur aizan zen “el boom latinoamerikano” esaten zaiona.
Bere obrek, jeneralean, berak eduki zuen bizitza seinalatzen dute, bere ideiak eta bere lekurik hoberenak, Paris edo Buenos Aires adibidez. Cortazarrek inoiz ez zizkion azalpenak eman irakurleari. Bere ipuinetako askok, bere amets, ametsgaiztoei..buruz hitz egiten dute eta modu batez edo bestez, bere kontakizunak ere autoterapiak izan ziren berarentzat. Idazle afizionatutzat hartzen zuen bere burua, nahiz eta bere ipuinak asko izan. Idazketa eta literatura bere bizitzako zati bat besterik ez zirela sentitzen baitzuen, denbora gehiago eskaini zion musikari, dudarik gabe, bere bizitzako pasiorik handienetarikoa. Bere burua musikari txar bat bezala hartu zuen, eta musikarako dohain berezirik ez zuela sentitu zuenez, bizitza guztia ongi egiten zekien bakarrari eskaini zion: idazteari.
LIBURUAK. OBRAK:
Ipuin batzuk:
-Carta a una señorita en París, 1963
-Todos los fuegos el fuego, 1966
-La vuelta al día en ochenta mundos, 1967
-El perseguidor y otros cuentos, 1967
Nobelak:
-Los premios, 1960
-Rayuela, 1963
-62/modelo para armar, 1968

-Libro de manuel, 1973
-El examen, 1986
Antzerkiak:
-Los reyes, 1949
-Adiós Robinson y otras piezas breves, 1995
Olerkiak:
-Presencia, 1938
-Pameos y meopas, 1971
-Salvo el crepúsculo, 1984
IRITZI PERTSONALA:
Nahiko zaila iruditu zait lan hau egitea, informazioa bilatzea ez bait da erraza izan eta gainera ia informazio guztia gazteleraz zegoen, beraz euskeratu behar izan dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario